Mahastia eta Upategia
Ardogintza mahastian hasten da. Kokapena, klima, lurra, aukera anitzeko erabakiak, guzti hauek baldintzatzen dute gure ardoaren kalitatea.
Mahastia
Gure mahastiak Ubao errekaren magalean daude, kokapen horrek ematen dio txakolinari berezitasun paregabea. Bertako barietateak diren Hondarribi Zuria eta Hondarribi Beltzaren erabilerak, Hondarribi Zuri Zerratia edo Riesling-ekin batera, lekuko naturak eskaintzen duen berezko aberastasuna nabarmentzen du.
Gure ardoa kalitate eta jasangarritasun ikuspegitik ekoizteko, funtsezkoak dira Klima atlantikoa, aniztasun geologikoa, heltze aldi desberdinak eragiten dituzten mikroklimak eta zer esanik ez, ingurumenarekiko errespetuzko ardogintza-filosofia ere.
Gure xedea, mahastietan eratzen den ekosistema txiki bakoitzaren ahalmen ekologikoa ahalik eta gehien arakatzea da.
UPELTEGIA
Historiaz, natura-aniztasunez eta konplexutasunez beteriko Murgialdai baserria, etengabeko bilakaeran, berritzaile eta geldiezin, ardoen gordeleku bilakatu da, ingurumenarekiko errespetua oinarritzat hartuz. Eraikin berria indartsu berpiztu da, lurraren berezko diren material xume eta biziak erabiliz altxatua, denboran zehar naturalki eboluzionatu dezaten, eta aldi berean premia berrietara egokitu.
Mahatsaren heltze-eboluzioa xehetasunez behatu ostean, eskuz biltzen dugu mahatsa, 15 kg-ko kutxetan, mahatsaren ezaugarriak bere horretan mantenduz.
Upategian txakolina egiteko teknologia berriena dugu, mahastian lortutako berezko ezaugarriak sustatu ditzan.