Oñatin, aintzinako jatorria duen txakolina Murgialdai baserrian, gertukoa.
Oñatin, Ubao errekaren magalean, Murgialdai baserrian erroturiko mahastiek tradizioa eta nortasuna islatzen dute.
GURE MAHASTIAK ETA INGURUNEA
MURGIALDAI BASERRIA
Murgialdai baserria
Aipamen zaharren arabera, mahastia Murgialdai baserriko oinarrietako bat izan da gutxienez 1850. urtetik aurrera. Jatorriz, autokontsumorako zen, denborarekin, esne behien osagarri bilakatu zelarik.
Mahastia berreskuratu
Egun, gure proiektuak mahastizaintza eta ardogintzaren tradizio hau berreskuratu du, ingurumenarekiko errespetu handiarekin ardo paregabeak ekoitziz, historiaz beteriko paisaiaren parte izanez eta nekazaritza jasangarriari buruz dugun ezagutza ingurukoei helaraziz.
GURE PROIEKTUA
FAMILI- ONDAREA
Gurea, familia proiektua da, guk geuk zaindu, landu eta berrikusten dugu mahastiaren ekoizpena. Arlo ezberdinetako aholkularitza teknikoa dugu bidelagun eta berrikuntzen aurrean etengabeko prestakuntzan aritzen gara. UPV-EHU ko Enologia Berritzailea Masterra-rekin elkarlanerako hitzarmena dugu. Kalitatean eta jasangarritasunean oinarritutako ekoizpena bermatzen dugu une oro.
Ardo berezia da gurea,mikroklima leun batean sortua. Mahastien kokapena, lurra, klima eta gure lana, faktore erabakigarriak dira gure ardoaren kalitatean, Aloña-Aizkorri mendilerroko Ubao errekaren magalean kokaturiko mahastian dutelarik abiapuntua.